Askatasun Gosez : Zer da ?

Herrirat itzultzean libre izan daitezen !

Presondegia edo erbestea ezagutu dutenak, herrira baldintza duinetan itzul daitezen, hainbat dira lantzekoak diren arloak : osasuna, etxebizitza, sare soziala, desmartxa administratiboak, desmartxa juridikoak, lana, laguntza ekonomikoa… Herrirat itzultzen dena, ez dadin bakarrik gelditu eginkizun hauen aintzinean, laguntza antolatzen ari da eta horretarako dirua behar da. Diru horren biltzeko xedez, Iparraldean, Askatasun gosez egitasmoa sortu dugu. Askatasun gosez-ek saski batean elkartu ditu itsasotik zein lurretik, jateko, edateko eta gozatzeko izanen dituzun 7 herrialdeetako ekoizpenak. Gure herrietan ekoizten diren 14 pepita, zure 50€ko laguntzaren eskertzeko. Jaz kasik 900 saski banatu genituen eta 9000€ko etekina osoki eman genien, preso eta iheslari ohien laguntzeko ekimenetan diharduten elkarteei. Beharrak handiak direnez, aurten 1000 saskitik gora banatzeko xedea dugu.
screen-shot

Saskiaren edukia

Hemen ikusiko duzu zein produkturekin osatua den sustengu saskia.

h
Saskia
h
Nafarroa 2
h
Araba
h
Bizkaia
h
Gipuzkoa
h
Nafarroa
h
Baxe Nafarroa
h
Xiberoa
h
Lapurdi

Eska itzazu saskiak !

Ekainaren 2a aintzin eskatu saskia. Ez ahantzi zehaztea zein herritan jaso nahiko duzun. Zure eskaera jaso dugula baieztatuko dizugu emailez edo SMSez eta ekainaren 16an saskia hautatuko herrian hartzen ahalko duzu.